GIZA ANKERKERIA

“Giza Ankerkeria” HILOTZ taldearen iraupen luzeko lehen lana da. 2015 urtea¬†diskoa prestatzen igaro¬†ostean, 2016ko otsailean plazaratu dute.

Diskoa 2015eko abuztua eta abendua bitartean grabatu, nahastu eta masterizatu dute. Bateria eta ahotsa Tolosako lokalean grabatu dituzte. Bateriaren grabaketa Ander Zubillagaren esku egon da. Bajua eta gitarra, aldiz, Borja Mintegiagaren Lezoko estudioan. Edizio, nahasketa eta masterizazio lanak Ekaitz Garmendiak osatu ditu Blackstorm estudioetan.

“Hila Ala Bizi” lehen EPko thrash metalaz gain, death eta black metal ukituak ditu lan berriak. Musikaren ildo beretik doaz hitzak ere, gizakiaren alde ilunena esploratu du taldeak oraingoan.

Advertisements