Berriak

GIZA ANKERKERIA SALGAI!

Gaurtik aurrera Hilotzen “Giza Ankerkeria” iraupen luzeko lehen diskoa eskuratu dezakezue honako salguneetan:

Kalean (10€):
– Donosti Rock (Donostia)
– Ilargi Taberna (Lasarte-Oria)
– Zunbeltz Musika Denda (Tolosa)

Online (10€ + bidalketa gastuak):
http://www.hilotz.com/
https://hilotz.bandcamp.com/merch

Eta, nola ez, aurkezpen kontzertu guztietan. Zuen balorazioen zain!

 

LEHEN KONTZERTU DATAK

Honakoak dira 2016an “Giza Ankerkeria” diskoa aurkezteko lotu ditugun lehen datak. Kontzertu gehiago ditugu esku artean, laster iragarriko ditugu!

 

 

FRIEDHOF MAGAZINE TRACKLIST

Friedhof Magazine aldizkariak otsailean kaleratuko diren diskoen tracklistean tartea egin dio gure “Ankerkeria III – Arbasoak” kantari. Fleshgod Apocalypse, Obscura edota Oranssi Pazuzu bezalako maila altuko taldeen artean gaude bertan. Entzun!

http://friedhof-magazine.com/…/tracklist-mes-de-febrero-2016

 

PSILOCYBE ITZELA

2016/02/01

Oraindik larunbateko gau magikoa buruan… oso gustura aritu ginen eszenatokian hainbeste lagun gurekin batera gozatzen topatzean. IzugarriAnestesia, oholtzan eta bertatik kanpo ere eta izugarri Psilocybenea Aretoako jendea, etxean bezala sentitu ginen! Halako gauek balio dute oroitzeko hau egiteak zenbat merezi duen. Biba zuek!

 

 

ENTSEGATZEN

2016/01/24

Datorren larunbateko kontzertua prestatzen ari gara. Gogoratu, Anestesia + Hilotz Hondarribiko Psylociben 6€ren truke!

 

DRUMCAM

2016/01/17

Hona hemen Etxahun “Minak Barnean Dirau” abestiari egurra ematen Doka Antzokiko kontzertuan. Bideoa, Gabezia taldeko gure anai David eta Guillermok sortu duten”Naildek It!” ekimen berrirako grabatua izan zen.

WOA METAL BATTLE

2016/01/15

Alaitasun handiz esan dezakegu estatu mailako WOA Metal Battle txapelketan finalaurrekoetarako hautatuak izan garela. Otsaila amaieran Oviedo aldera joango gara egurra ematera. Goazen!

URTEKO LEHEN KONTZERTUA!!

2016/01/03

2016 behar bezala hasteko, urtarrilak 30ean Hondarribin izango gara Anestesiarekin batera. Ilusio handia egiten digu hain maila altuko taldearekin jotzeak. Sarrerak 6€tan egongo dira kontzertuaren egunean bertan, lehiatilan bakarrik. Bertan elkar ikustea espero dugu!

AGUR 2015!!

2015/12/31

Aurtengoa lanez beteriko urtea izan da, prestakuntza urtea. Disko berria, formazio aldaketak, zuzenekoetan etena… lan gogorrak ordea bere fruitua eman du eta urte berriaren hasieran “Giza Ankerkeria” esku artean izango dugu. 2016 zuzenekoen urtea izango da, oholtza gainera igo eta gozatzeko urtea, espero dugu zuek ere kontzertuetara hurbildu eta gurekin batera gozatzea. Urte berri on!

GIZA ANKERKERIA AURKEZPENA

2015/12/27

Ahaztezina atzokoa! Izugarrizko plazerra izan zen urtebete oholtza gainera igo gabe egon ostean hainbeste jende gure aurrean ikustea. Mila esker bertan izan zineten guztiei! Eskerrak eman nahi dizkiegu Ekaitz Garmendiaeta Ander Zubillagari ere soinu lanetan laguntzeagatik, InfoRock.netekoei gugan konfiantza izan eta halako aukera eskaintzeagatik eta Angelus Apatridako lagunei, eredu bat zentzu guztietan! Atzokoa ibilbide berri baten lehen pausoa izan zen. HILOTZ bueltan da!

ELKARRIZKETA

2015/12/22

Ona hemen InfoRock-ekoek aurkezpen kontzertuaren aurretik egin diguten elkarrizketa

http://www.inforock.net/?p=28283

ANKERKERIA I, II & III AURRERAPENA

2015/12/20

Hainbeste denbora itxaron ostean, urte osoa gogor lanean aritu ostean, iritsi da emaitza zuei erakusteko ordua. “Giza Ankerkeria” diskoko aurrerapen hirukoitza da hau, kontzeptuari zentzua ematen dion pasartea.

DISKOA AMAITZEAR!

2015/12/08

Gaur Karrantzan izan gara Ekaitzen estudioan abestiei azken ukituak ematen. Geroz eta gutxiago falta da diskoa esku artean izateko!

11215827_1066938893337241_2662078755870887153_n

NAHASKETA, EDIZIO ETA MASTERIAZIOA

2015/11/22

Geroz eta gutxiago falta da diskoa esku artean edukitzeko. Ekaitz Garmendia lagun handia nahasketa, edizio eta masterizazio lanetan ari da egun hauetan zehar. Egurra!!

12247803_1059392687425195_1716517890638662431_o

PABLO CABASÉS: GITARJOLE BERRIA!!

2015/11/08

Paulok arazo pertsonalen ondorioz denbora batez atseden hartzea erabaki du eta ondorioz ez da gurekin izango diskoaren aurkezpenean. Zorionez, kide berria laster topatu dugu. Aspaldiko laguna eta gitarjole bikaina, emaiozue ongi etorri beroa Pablo Cabasési!

12182832_1053147128049751_5111302022515139423_o

AHOTSAK AMAITUTA!!

2015/11/01

Hainbat asteburutako lan gogorraren ostean, diskoko ahots guztiak amaitu ditugu. Hona hemen bideoa grabaketako zati ezberdinekin.

ANIMO PAULO!

2015/10/25

Denbora igaro da grabaketaren inguruko berriak azkenekoz eman genituenetik. Paulok arazo pertsonalak izan ditu, baina Borja Mintegiagak bere laguntza eskaini digu eta gitarra lana ia amaituta dago. Hementxe diskoko zati batzuekin eginiko bideoa. Ea gustuko duzuen!

Jarraian Pauloren hitzak:
“Azken aldian arazo psikologikoekin ibili naiz eta ezin izan ditut taldearekin nituen konpromezuak bete. Hala ere, egoera hau gainditzen ari naiz eta berriz ere ari naiz musikarekin disfrutatzen.

Eskerrik beroenak Borjari grabaketan laguntzeagatik eta, batez ere, nire taldekideei beraien ulermena eta laguntzarengatik. Orain diskoaren aurkezpena topera prestatzera. Egurra!”

AURKEZPEN KONTZERTUA

2015/10/15

Abenduaren 26an Donostiako Doka Antzokian aurkeztuko dugu “Giza Ankerkeria”, gure lehen diskoa. Hitzordua oso berezia izango da, Angelus Apatrida ere oholtza gainean izango delako.

Lehen 50 sarrerak 11€tan dagoeneko salgai daude online esteka honetan:

http://www.appticketing.com/inforo…/entradas_es_138-2668.php

Diskoaren inguruko berri gehiago emango ditugu datozen asteetan.Adi egon!

12094767_918393031541445_7315847839254837640_o

GITARRAK!

2015/09/07

Paulo iada hasi da gitarrak grabatzen Borjarekin!

11953589_1013484302016034_1514482481389460066_o

Mikel bajua grabatzen nola ibili zen ikusi nahi?

BAJUAREN TXANDA

2015/08/17

Bateria lanak amaitu ditu Etxahunek eta Mikel hasi da bajuen grabaketarekin. Borja Mintegiagaren laguntza izango du grabaketa prozesuan.

11879155_1001814333183031_301261314424831199_o

Ona hemen baterien grabazioen bideotxo bat:

GRABAZIOA

2015/08/02

Hasi gara grabazioarekin. Etxahunen txanda da, bateriak grabatzen ari da Ander Zubillagaren gidaritzapean.

11807444_993894287308369_1129316528873010200_o

GIZA ANKERKERIA

2015/07/12

Giza Ankerkeria izango da gure lehen iraupen luzeko diskoaren izena. Laister grabazio prozesuarekin hasiko gara, adi egon! Bitartean, ona hemen azala.

HILOTZ GA azala

DEMO TIME

2015/03/17

Diska berrirako demoak grabatzen dihardugu!

1780163_10205008407522550_1173861594319496312_o

Advertisements