Biografia

HILOTZ taldea, 2009. urte amaieran sortu zuten Lasarteko lau lagunek; Mikel Yarza bajuan, Iker Eleicegui baterian eta Adrian Ormaechea eta Aitor Zarzuelo gitarra lanetan. Handik gutxira, ordea, Mikel Yarzak abeslari Hilotz - Paulo & Yarza B&Wpapera ere hartu zuen. Hasiera batean talde ezagunen bertsioak jotzeko elkartu ziren, baina euren kanta propioak sortu eta taldearekiko konpromezu maila handiagoa bihurtzean, Adrian Ormaecheak taldea utzi zuen eta Paulo Eizmendi sartu zen bere ordez. Horrela, 2012an laukoteak “Hil Ala Bizi” izeneko lehen maketa grabatu zuen Legazpiko Subeltza estudioetan, garai hartan Switch taldeko gitarjole zen Ander Zubillagaren laguntzarekin.

“Hil Ala Bizi”k harrera ona izan zuen euskal lurraldean eta baita estatu mailan ere, baina Iker Eleiceguik taldea uztea erabaki eta Xabi Juantorena ibarratarrak hartu zuen baterijole postua. Formazio berriarekin kontzertu mordoa eskeini zuten Euskal Herrian zehar Su Ta Gar, Angelus Apatrida eta Crisix bezalako taldeekin jotzeko aukera izanik, besteak beste. Hainbat txapelketetan ere parte hartu zuten, hala nola, VIlla de Bilbao edo Wacken 10542077_847716458592820_3200627000721406432_oMetal Battle. 2014 hasieran, lehiaketa honetako final aurrekoetarako txartela lortu eta iraupen luzeko lehen laneko kantuak prestatzen ari zirenean, Aitor Zarzuelo (gitarra) eta Xabi Juantorenak (bateria) taldea utzi zuten. Une horretan, aspaldiko lagun zuten Etxahun Urkizu sartu zen taldean. “Hil Ala Bizi” maketako kantuak hirukote gisa entseatzeari ekin zioten, diska berriko kantuak lantzen zituzten bitartean. Aldi berean, hiru kontzertu eman zituzten formazio berriaren froga modura.

2015ean, diska berriaren grabaketan zehar, Paulok arazo pertsonalen ondorioz taldea denbora batez uztea erabaki zuen eta Pablo Cabasések hartu zuen bere lekua.

Egun Hilotz Mikel Yarza, Etxahun Urkizu eta Pablo Cabasések osatzen dute. “Giza Ankerkeria”, lehen iraupen luzeko lana, kalean da iada!!

Advertisements