Giza Ankerkeria

Hitzak
  1. Barne Eromena
  2. Minak Barnean Dirau
  3. Hilketa
  4. Iluntasunaren Esklabu
  5. Ankerkeria I – Izakia
  6. Ankerkeria II – Eraldaketa
  7. Ankerkeria III – Arbasoak
  8. Amildegian

“Kutsadura, naturaren suntsiketa, lana, dirua, lapurreta eta gezur sistemikoak, drogak, hilketak, gerrateak… Etengabeko aurrerakuntza sustatu baina amildegira hurbiltzen ari den mundu honen ankerkeria zantzuak inoiz baino nabarmenagoak dira. Disko berria gure izatea posible egiten duen planetaren dekadentzian gizakiok dugun eraginaren inguruan zentratzea erabaki dugu. Baina, zer gertatuko litzateke eraiki dugun mundu honekin inoiz erlaziorik izan ez duen izakiak talka egingo balu?”

“Giza Ankerkeria” 2015eko abuztua eta azaroa bitartean grabatu, nahastu eta masterizatu da.

Bateria eta ahotsa Tolosako lokalean grabatuak. Bateriaren grabaketa Ander Zubillagaren esku egon da. Bajua eta gitarra, aldiz, Borja Mintegiagaren Lezoko estudioan grabatu ditugu. Edizio, nahasketa eta masterizazio lanak Ekaitz Garmendiak osatu ditu Karrantzako Blackstorm estudioetan.

 

Grabaketa:

Bateria eta ahotsak – Etxahun Urkizu

Baxua eta ahots nagusia – Mikel Yarza

Gitarra garbiak eta erritmikoak – Borja Mintegiaga

Gitarra soloak – Ander Zubillaga eta Ekaitz Garmendia

Pianoa (Ankerkeria III – Arbasoak) – Iza

Musika eta hitzak:

HILOTZ

Diseinua eta maketazioa:

Igor Mugerza

Advertisements